ANTZARA JOKOA
| Urtero, herriko bestetan, San Martinetan
antzara jokoa egiten da. Bertan gazte batzuk parte hartzen
dute zaldiz, soka batetik zintzilikatua den antzara bateri
lepoa kendu behar diote. Lehena ezpata batekin ibiltzen da
eta erregea da, bertzeak heien besoen indarraz ari dira. Antzara
jokoa gazteen iniziaziorako rito bat da, ohitura hau Euskal
Herrian zabaldua zen toki ainitzetan bainan orain herri guttitan
egiten da. Iparraldean egiten da zaldiz: Sara, Zuraide, Oleta,
Ainhoa eta Ahetzen. Hegoaldean itsasontziz egiten dute
Lekeition. |
|